Sega-potoen munduan euskararen erabilpena oso urria da gaur egun. Naiz eta 2008an Eusko Jaurlaritzak akordio bat lortu operadoreekin eta fabrikatzaile batzuekin eta 174 mugikor euskaratuta izan (ikusi zerrenda), harrezkero ez da aurrerapauso handirik eman. Hain abiada handia erabiltzen duen mundu teknologiko honetan aurrerapausorik ez ematea atzera egitea da.

Momentu honetan, ez da erraza euskaraz erabili ahal den mugikor bat aurkitzea, saltzaileek ez dute argi erakusten aukera hau (Adibidez Blackberry-k) eta Euskaltelek bakarrik ematen du euskarazko telefonoak bilatzeko aukera bere webgunean

Xabier Martinek, bere blogean, 2017ko azaroan euskaraz erabili ahal diren tablet eta mugikorren zerrenda aurkeztu du: esteka

Android euskaraz ekimena martxan dago. Ekimen honen helburua Android itzultzea da eta Googleleri bidali hizkuntza "ofizial" bezala telefono guztietan sartzeko aukera izan daiten.

Android 5.0 (Lollipop) bertsiotik aurrera euskeraz erabiltzeko aukera izango dugu.

Apple etxeko IOS sistemak ez du aukerarik ematen iPhonea euskaraz erabiltzeko.

Erdibideko konponbide bat: Custom locale


Androiderako garaturiko aplikazioak hizkuntza bat baino gehiagotan egon ahal izateko bi aukera daude:
  1. Aplikazioa berak aukera emanez. Hizkuntza aldaketa gauzatu ahal izateko mekanismo eta aukera guztiak aplikazioak berak ditu.
  2. Erabiltzen ari garen hizkuntzaren informazioa sistema eragiletik hartuz (Android konfiguraziotik). Hau da, segun eta zein hizkuntzatan duzun Android, horrela izango dituzu aplikazio hauek baldin eta hizkuntza horretara itzuliak badaude. Gainontzean, defektuz, ingelesez aurkituko dituzu.

Custom Locale instalatzeko eta konfiguratzeko Urtzi Odriozolak Sustatun proposatutakoa jarraitu dezakegu.


ARTIKULU INTERESGARRIAK: