Ez du inongo aukerarik ematen sistema eragilearekin euskaraz lan egiteko.
Gauza bitxia gertatu omen zen Joxe Rojasek (Teknopataren txokoa) artikulu honetan azaltzen duen moduan. Gaiari buruz Estitxu Fernandezek eta Joseba Iriondok tarte bat eskaini zioten Bertatik Bertara ETB1eko saioan ...
Ez dago euskarazko lizentziarik salgai. Beste hizkuntza bateko lizentzia erosi behar da eta euskarazko LIP fitxeroa (Language Interface Pack) deskargatu eta instalatu behar da.
Hurrengoko estekatan dauzkazue bertsio desberdinetako euskarazko paketeak:
Windows 8k integratu egin du bere baitan hizkuntza desberdinak erabiltzeko posibilitatea. Esteka honetan azaltzen dute nola aldatzen diren Hizkuntza Ezarpenak bertsio honetan. Hemen bideo bat.
GNU/Linuxeko distribuzioetan nahiko normala da euskarazko bertsioa hasieratik bertatik. Software librearen abantailetako bat da "lokalizazioak" era errazean egiten direla.
Ondoren, eta adibide moduan, Ubuntu 12.04 LTS distribuzioaren euskarazko instalazioaren irudi adierazgarrienak aurkezten dizkizuegu.
MacOSX:

ARGIAn: Apple-en gailuak euskaratzeko sinadura bilketa abiatu dute
Windows:
Ez dago euskarazko lizentziarik salgai. Beste hizkuntza bateko lizentzia erosi behar da eta euskarazko LIP fitxeroa (Language Interface Pack) deskargatu eta instalatu behar da.
Hurrengoko estekatan dauzkazue bertsio desberdinetako euskarazko paketeak:
Windows 8k integratu egin du bere baitan hizkuntza desberdinak erabiltzeko posibilitatea. Esteka honetan azaltzen dute nola aldatzen diren Hizkuntza Ezarpenak bertsio honetan. Hemen bideo bat.
Windows 10 euskaraz jartzeko bideoa.
Windows euskaraz erabiltzeko bideotutorial interesgarriak
.
GNU/Linux:
GNU/Linuxeko distribuzioetan nahiko normala da euskarazko bertsioa hasieratik bertatik. Software librearen abantailetako bat da "lokalizazioak" era errazean egiten direla.
Ondoren, eta adibide moduan, Ubuntu 12.04 LTS distribuzioaren euskarazko instalazioaren irudi adierazgarrienak aurkezten dizkizuegu.
GNU/Linuxek hizkuntza bat baino gehiago aukeran izateko posibilitatea eskaintzen du. Horretarako sarrerako pantaila aldatu beharko genuke.
Nahiko errazak diren lau pausu eginda baliatu gaitezke aukera honetaz.
Pausu hauek eginda hasierako pantailan zure sistemaren hizkuntza aukeratu ahal izango duzu