Calypso softwarea euskaraz: Industria arloan, metrologia eta geometria konplexuetarako programa osoa eskaintzen duen softwarea.


BDP Software. Merkataritza eta ostalaritzan gehien behar izaten diren tresna, dokumentu eta jarduerak euskaraz egin ahal izateko programa. Aplikazio hau egokia da ostalaritzako, dendetako, okindegietako, ileapaindegietako edo hotelen kudeaketa integrala egiteko. Software hau ukipen-pantaila bidez, saguarekin eta teklatuarekin erabiltzen da.



EUSBIT: enpresentzako ERPa. Produkzioa eta makinen kontrola, biltegiak, erosketak, bulego teknikoa, kontabilitatea, marketina eta abar, guztiak programa integratu batean jarrita ala moduluka lan egiteko instala daiteke ERP hau. Ezaugarri horietako lehen programa da euskara hutsez lan egiteko; enpresako harremanak, komunikazioak, produkzioa eta kudeaketa euskaraz egiteko. Beste bost hizkuntzatan ere lan egin daiteke.

Informazio gehiago: http://baieuskarari.org/?op=5&show=20



IZARO ERP II Informazio Sistema Integratu eraginkorra da, eta enpresa txiki zein ertainek informazioaren gizarte honetan izan ditzaketen beharrak asetzeko gai da euskara hutsean lan egiteko aukera eskainiaz. Osagaietan oinarritutako arkitekturari esker, sistema pertsonalizatu eta konfiguratzeko aukera badago, enpresa bakoitzaren behar zehatzetara egokitzen delarik. Alor ezberdinak ditu: Ekonomiko-Finantzarioa, Giza baliabideak, Lan arriskuak, Logistika eta Salmentak, Hornikuntzak, WMS Biltegiak Kudeatzeko Sistema, Salmenta Terminala, Ekoizpena, Konfiguratzailea, Proiektuak, Antolakuntza eta kontrola, Laguntza Teknikoko Zerbitzua (LTZ) eta mantentze lanak, Kalitatea, Negozio elektronikoa, CRM eta Business Intelligence.
Nazioarteko ikuspegiarekin diseinaturik dagoenez, sistemak hainbat legedi, enpresa, fabrika, biltegi, moneta eta hizkuntza (gaur egun gaztelania, portugesa, ingelesa, euskara eta katalana) barne hartzen ditu.