Zure ordenagailurako aplikazio ugari izan ditzakezu euskaraz. Normalean gehien erabiltzen diren aplikazioak bulegotika "suiteak" dira erabilienak. Horien artean famatuenak Microsoft Office, Open Office eta Libre Office dira.

Microsoft Office:

Aplikazio hau euskaratzeko LIP (Language Interface Pack) fitxategiak deskargatu eta instalatu behar ditugu.

Microsoft Office erabiltzeko bideotutorial interesgarriak

Open Office:

Aplikazioa euskaraz dago eta esteka honetatik deskargatu dezakezu.

Libre Office:

Aplikazioa euskaraz dago eta esteka honetatik deskargatu dezakezu.

LibreOffice eta OpenOffice-rako gehigarri interesgarri batzuk Alex Gabiriak (Lurberri) batutakoak.





Beste aplikazio batzuk:

Ala eta guztiz ere gure eguneroko lanerako askotan beste aplikazio batzuk ere beharrezkoak izaten ditugu: konpresoreak, pdf formatuko fitxategiak zabaltzeko aplikazioak, multimedia aplikazioak eta abar... Horietako programa oso ezagun batzuk euskaraz erabili ditzakezu:

  • Firefox: nabigatzailea.
  • Internet Explorer: nabigatzailea.
  • 7-zip: fitxategi konpresorea.
  • Adobe Reader: pdf-ak irakurtzeko.
  • The Gimp. Irudiak editatzeko aplikazioa.
  • VLC: multimedia fitxategiak zabaltzako.
  • Skype: bideokonferentzia aplikazioa.
  • Notepad++:programatzeko erabiltzen den testu editorea.
  • pdf creator: pdf dokumentuak generatzeko inpresorara bidaliz.
  • Mindomo: Adimen mapak erraz egiteko
  • ...(jarraitu hemen)




Skype Euskaraz:

Internet bidez telefonoz hitz egiteko eta txateatzeko tresna da Skype,

Arrasateko jardunaldian Emun kooperatibako kideek esan zuten 6.0 bertsioa euskaratzen hasiak zirela Fagor Arrasate eta Koniker arteko talde batekin eta dagoeneko 6.7 bertsioaren itzulpena egina eta eskuragarri dugu

Zure Skype aplikazioa euskaraz izan nahi baduzu euskara.lang fitxategia jaitsi behar duzu ordenagailura, eta zure Skype instalaziora egokitu. Fitxategi hori Sourceforge errepositorioetatik deskargatu behar da, konkretuki Skypeinyourlanguage proiektutik edo baita Skype euskaraz proiektutik.

Gaztelaniazko instalazio batetik abiatuta hauek dira eman behar diren pausuak:
  • Kopiatu euskara.lang fitxategia zure disko gogorrean.
  • Ondoren, joan Herramientas fitxara eta bertan aukeratu cambiar idioma eta honen barruan beheko partean cargar idioma skype
  • Euskara.lang fitxategia aukeratu eta eman ‘CargarÂ’-i


ARTIKULU INTERESGARRIAK: