Azken denboraldi honetan oso modan jarri dira "hodeian" lan egiten laguntzen gaituzten aplikazioak. Horien artean bi gailentzen dira: Google Apps eta Outlook.com

Google Apps:

Google Apps, Google etxeak hodeian lan egiteko eskaintzen digun aplikazio sorta da.
Dena den Google-ek zerbitzu ugari ditu eskuragarri sarean eta horiek guztiek era integratu batean erabiltzeko aukera eskaintzen du. (Blogger, Youtube, Picasa,..)
Euskaraz erabiltzeko aukera ez da handia, aplikazio guztietatik euskaraz: Google+, Bilatzailea, Gmail, Maps, Youtube eta Translate bakarrik daude.
2013ko maiatzetik aurrera Google Drive ere euskaraz daukagu.
Gainera Menuetako aplikazioetatik aukerak desagertu egiten dira aukeratutako hizkuntzaren arabera. Hori erabiltzaileentzat traba bat besterik ez da.
Gai honi buruz Luberriko blogean artikulu interesgarria publikatu du Alex-ek.

Outlook.com:

Outlook.com, hodeian lan egiteko suite berria, guztiz euskaratuta dago. Suite honek posta elektronikoa, egutegia, mezularitza, agenda eta fitxeroekin hodeian lan egiteko aukera ematen digu.

Hizkuntza aldatzeko behealdean agertzen den hizkuntzaren gainean klik egin eta hizkuntza aukera guztiak agertu zaizkizu aukeratu ezazun.



Bestalde puri-purian dauden SARE SOZIALAK ere ipini daitezke euskaraz (Behintzat erabilienak): Tuenti, Facebook, Twitter, Google+, Youtube.

RSS agregadoreetan Netvibes daukagu euskaraz (azken eguneraketa eta gero itzulpena ez dago eguneratuta). Beste aukera bat Alesti.org izan daiteke
Ba dago RSSak irakurtzeko aplikazio bat euskaraz GreatNews baina Windowserako bakarrik da eta zure ordenagailuan instalatu behar duzu.

Laster-markak gune bakarrean gorde, eta edonondik eskuragarri izateko (Delicious edo Diigoren antzekoa): Bildu.net daukazu.

Grooveshark musika entzuteko zerbitzua.

Blogetarako Wordpress

Wikietarako Wikispaces

Mintzatu: Euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea helburua duen proiektua