Euskalbar Firefoxerako gehigarri bat da. Bere zeregina hitzak itzultzea da; euskaratik ingelesera, frantsesera, gaztelaniara eta japonierara, eta ingelesetik, frantsesetik, gaztelaniatik eta latinetik euskarara.

Gehigarria instalatu eta gero tresna-barra bat agertuko zaigu eta bertan euskarazko hiztegietan bilaketak egitea posible izango dugu.