Euskararentzako garrantzitsua da oso Saretik nabigatzen gabiltzanean euskaldunak garela eta euskarazko edukiak nahi ditugula adieraztea. Horrela edukiak garatzen dituztenek konturatuko dira hor badagoela erabiltzaile kopuru bat (eta agian merkatu bat) eta euskarazko edukiak sareratzeko grina sortuko zaie.

Webgune bat bisitatzen dugun bakoitzean, zerbitzariak lortzen dituen datuen artean, erabiltzailearen hizkuntza gordetzen da. Datu horiekin kudeatzaileek beraien helburuak finkatzen dituzte.

logak.png

Bestalde guretzako, erabiltzaile moduan ere ba dira onurak:

  • "Euskararen pisu espezifikoa Interneten handitzeko (zure nabigatzaileak esaten baitio munduari zein den zure Interneteko ama hizkuntza). Euskara Interneteko hizkuntzarik erabilienen artean jarri behar dugu. Web garatzaileei, Robotei eta Interneteko enpresa handiei erakutsi behar diegu euskaldunok ere existitzen garela; Interneten bagaudela.
  • Webgune eleanitzetan, zuzenean euskarazko bertsioa jaso dezazun.
  • Programa bat deskargatzeko orduan, zuzenean euskarazko bertsioa jaso dezazun (baldin badago).(Nabigatu euskaraz) webgunetik hartuta)

Zelan jakin euskaraz nabigatzen ari ote garen?

Bisitatu Nabigatu euskaraz proiektuko webgunea eta bertan agertuko zaizu abisua euskaraz nabigatzen ez ba zaude.
nabigatu_eus_errorea.png

Eta sarean, zelan adierazi dezakegu euskaldunak garela?

Oso erraz. Gure nabigatzailearen hizkuntza lehenetsia euskara dela adieraziz.

Honi buruz Nabigatu euskaraz proiektuko webgunean nabigatzaile desberdinak konfiguratzeko eman behar diren pausuak azaltzen zaizkigu.


Kontuan izan behar dugu konfigurazio hau egiten dugunean ez dugula nabigatzailearen hizkuntza aldatzen, nabigazio hizkuntza baizik.

Kontuz! Posible da nabigatzailea euskaraz izatea eta beste hizkuntza batean aritzea sarean!!

EGUNERAKETA: Interneten ere, lehen hitza euskaraz kanpaina 2017ko maiatza.